miércoles, 9 de noviembre de 2011
IX. JARDUNALDI GASTRONOMIKOAK
Las IX jornadas gastronómicas serán del 28 de octubre al 11 de diciembre. Durante esos días tendremos la oportunidad de degustar deliciosos menús y productos de la comarca.
Hauxe da egitaraua:
Zapatua, 12:
11:00etan. Aretxabaletako Mendibitzu baserri ekologikora bisita gidatua.
11:00etan. Gomiztegi baserrira bisita: artzaintzaren historia eta esnekien dastaketa (Idiazabal gazta, gazta urdina…).
Domeka 13:
11:00etan. Gomiztegi baserrira bisita eta artzain txakurren erakustaldia. Esnekien dastaketa egiten da.
Gainera, Leintz Gatzagako Gatz Museoa eta Iturriko gatza mahaian gozo. Jakion, Debagoiena eskualdeko barazki eta fruta kontserbagintza enpresa eta Gatz Museora bisita. Produktuak dastatzen dira.
Leintz Gatzagan: San Millixan azoka.
Beste bisita batzuk: Oñatiko Arrikrutz kobak, Arantzazuko Santutegia,….
Horretaz gain, Etxeaundi, Goiko Benta, Hamalau, Hilarion, Lasa, Maialde Landetxea (Hotel Elgeta), Santa Ana, Soraluze eta Zumelaga jatetxeak eskainitako menu bereziak. Menu guztietan, bertako eta garaiko produktuak: onddoak eta Debagoieneko odolostea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario