2011-11-12 18:06:00 Oihana ElorzaOñatiko Bildu koalizioko zinegotziek urrian zehar udal webgunearen bitartez jaso dituzten mehatxuak eta Josu Lizarralde hautetsiak etxeko buzoian jasotako mehatxu gutuna salatzeko eta elkartasuna adierazteko ehun bat lagun elkartu dira eguerdian Oñatiko plazan.
Fascista, no hay tregua, viva la Guardia Civil dio Lizarraldek jasotako gutunak, eta Bilduko logoa eta bere aurpegia mira baten barruan ere agertzen dira. "Mehatxu horiek, zabaldu den garai politiko berria oztopatu gura dute, baina argi esan gura dugu ez dutela lortuko. Interpelazioa luzatzen diegu eragile guztiei eta gizarteari orohar, garai berriaren aldeko konpromisoa hartu duten ordezkari politikoak jasatzen ari diren mehatxuen aurrean konpromiso garbiak har ditzaten", esan du Nerea Zubia Bilduko hautetsiak plazan elkartu direnen izenean.
Bestalde, "mezu garbia mehatxuekin jarraitu gura dutenei: fan hemendik, herri honetan ez duzue tokirik", luzatu du Jose Luis Fernandezek. Josu Lizarraldek eskerrak eman die elkartutakoei babesa ematearren.
Martitzenean ez ohiko osoko bilkura
Martitzenean, ez ohiko osoko bilkura egingo dute Oñatiko udaletxean. Bilduko hautetsiek jasotako mehatxuen inguruko mozioa aurkeztuko dute eta herritar guztiak deitu dituzte osokoan eta ondorengo kale agerraldian parte hartzera.

No hay comentarios:
Publicar un comentario