viernes, 19 de julio de 2013

ARGI-MOZTEA....

Herria argindarrez hornitzen duen Buztinzuloko azpi-estazioan egin beharreko lanak tarteko, abuztuaren 13an, argi-moztea izango da, arratsaldeko 3etatik 7etara.

2013/07/19
OÑARGI enpresak, ahal dela abuztua aprobetxatzen du halako konponketak eta errebisioak egiteko.
  Askorentzat opor hilabetea den honetan, argindarra hiruzpalau orduz eteteak beste urte sasoi batean baino eragin txikiagoa duelakoan. Hala ere, halakoek, eragina beti izaten dute eta horretxegatik, dagokion oharra jarriko da datozen egunotan herriko hainbat lekutan, jendeari abisua garaiz emateko asmoz.
  Herri gune osoari eragingo dion argi mozte hau, abuztuaren 13an gauzatuko da, arratsaldeko 3etatik 7etara. Lau orduko eten hori aprobetxatuko da Bustinzuloko azpi-estazioan azterketa orokorra egiteko. Bustinzuloko instalazio hauetatik irteten dira, herria argindarrez hornitzen duten OÑARGIren linea guztiak. Ez-ustekorik gerta ez dadin, urtero  halako errebisio sakona egiten da.
  Gogoan hartu beraz, asteartea izango den abuztuaren 13an, arratsaldeko 3etatik 7etara ez dela argirik izango. Argi mozteak, OÑARGI, herriko argia duten guztiei eragingo die: herri guneari eta hainbat auzotako etxe eta baserriei.

  Eta auzoetara begira jarrita, beste argi-mozketa abisua: Iberdrolak, hainbat mantenamendu lan egiteko, argi mozketa egingo du datorren asteartean. Argi mozketa honek, Garibai eta Zubillagako hainbat eraikini eragingo die. Konkretuki, Garibai auzoko 22tik 26ra bitarteko eraikinei eta Zubillaga auzoko 66tik 69ra bitartekoei.
 Aipatu 9 eraikinetan, datorren asteartean, uztailaren 23an ez dute argirik izango, arratsaldeko 14:30etik 17:00etara. Bi ordu eta erdiko tarte horretan, Iberdrolak apurtuta dauden hainbat egurrezko zutabe aldatu eta argindar hariteria behar bezala lotuko du.
Iturria: Oñati irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario