viernes, 19 de julio de 2013

Igeltsero ofizial lanpostua.....

Udalak bete nahi duen igeltsero ofizial lanpostura aurkeztu direnen merituen balorazioa egin berri da.

2013/07/18
Zerrenda, udaletxeko iragarki taulan eta web orrian ikusgai dago.
  Aldi baterako kontratatuko den igeltsero ofizial lanpostura 23 hautagai aurkeztu baziren ere, bi hautaketa prozesutik kanpo utzi ziren. Gainontzeko 21en merituen balorazioa egin da eta dokumentua jende agirian jarri da alegazioetarako epea irekiz.
  Hautagaiek egiaztatu duten lan esperientzia eta prestakuntza begiratu da eta horren araberako puntu banaketa egin da. Esperientziagatik, gehienez, 40 puntu lortu zitezkeen eta prestakuntzagatik, 20. Aipagarria da, esperientzia arlo horretan puntuaziorik altuena lortu duenak ia 39 puntu eskuratu dituela eta prestakuntzagatik, berriz, 14 pasa.
  Zerrenda udaletxeko iragarki taulan eta udaleko web orrian jarri da ikusgai. Era berean, erreklamazioren bate gin nahi duenak horretarako aukera dauka astelehenera arte, hilaren 22ra arte.
  Merituen balorazioa eginda, oposizio fasea osatzea falta da. Azterketaldian, ariketa praktikoa egin beharko da eta euskarazko bigarren hizkuntza eskakizun maila agiri bidez egiaztatu ez duten 12 lagunek, horri buruzko froga ere egin beharko dute. Azterketetarako datarik ez da finkatu oraindik, irailean edo egingo da. Eguna, epai mahaia osatuko duten kideekin finkatu behar da.
  Udalak kontratatuko duen igeltsero ofizial honek udal brigadan egingo du lan. Bere ardura nagusia, udal eraikinetan eta kale plazetan konponketa eta mantentze lanak egitea izango da. Hala, kale eta plazetan, baldosak, zintarriak, galtzadarriak edota asfaltoa aldatzeko lanak egin beharko ditu, udal eraikinak kontserbatu eta mantentzeko lanetan ere jardun beharko du eta hiri altzariak, eserlekuak, oztopo zutoinak edo trafiko seinaleak jarri beharko ditu. Igeltserotzari zuzenean ez dagokion arren, udaleko lan taldeak egin ohi dituen pintaketa eta garbiketa lanetan edota jaietako eszenatokian muntatu eta jasotzeko lanetan ere jardun beharko du. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario