OK MAGAZINEA
2013-07-22 11:31:27
JULEN UMEREZEK ORDIZIAN ETA MIKEL FERNANDEZEK AZTIRIAN LORTU DITUZTE
Bi garaikur Oñatiko txirrindularientzat
Txirrindularitza zaleen begirada gehienak Tourrera zuzenduta egon diren asteburu honetan, harrobiko txirrindulariek beraien denboraldiarekin aurrera jarraitzen dute. Asteburu honetan adibidez, Aloña Mendi Ulma taldeko kadete eta Junior mailako txirrindulariek lasterketa ezberdinetan parte hartu dute. Kadete mailakoek Ordizian eta eta Junior mailakoek berriz, Aztirian.
Kadete mailako txirrindulariek Ordiziako XL. Chapel Gorri proban parte hartu zuten. 66 kilometrotako ibilbidean ia 100 txirrindularik parte hartu zuten. Garaipena Aratz Olaizola Zarauztarra taldeko txirrindulariarentzat izan zen. Sprint-ean iritsi zen lasterketa amaierara eta azkenean kostaldeko txirrindularia izan zen azkarrena. Aipatzekoa lasterketa honetan Julen Umerez oñatiarrak lortu zuen bigarren postua. Lasterketako sailkapen ofzialak hemen. Aloña Mendi Ulma taldeko kideek lan bikaina egin zuten. Urte oso txukuna egiten ari dira eta lasterketa askotan garaipenetik oso gertu ibili dira.
Fernandezek mendiko saria eraman zuen Aztirian
Bestalde, larunbatean bertan, Junior mailako XXIII. Aztiriko Igoera ere ospatu zen. 71 kilometroko lasterketa honetan, 63 txirrindularik parte hartu zuten. Bertan oñatiko Mikel Fernandez (Sumofic) txirrindulariak, 15. postuan amaitu zuen lasterketa. Lasterketan zehar zeuden mendateetan puntu gehien batu zituen ordezkaria izan zen eta horri esker, mendiko saria irabazi zuen Fernandezek. Lasterketako sailkapen ofzialak hemen.
Julen Umerez podiumean, garaikurrarekin. Argazkia: Gtxe |
No hay comentarios:
Publicar un comentario