lunes, 29 de julio de 2013

JULEN UMEREZ hirugarren....

OK MAGAZINEA
TALDEKA ALOÑA MENDI-ULMA LAUGARRENA IZAN ZEN

Julen Umerez hirugarren Azpeitiako San Ignacio sarian
Bigarren astez jarraian Aloña Mendi-Ulma taldeko txirrindulari gazteak podiuma zapaldu du. Pasaden astean Ordizian bigarren izan bazen, aste honetan Azpeitiako San Ignacio sarian hirugarren postua lortu du oñatiko txirrindulariak.

Atzo arratsaldean jokatu zen Azpeitian kadete mailako San Ignacio txirrindulari probaren XXXIII. edizioa. Guztira 75 txirrindularik parte hartu zuten lasterketan eta azkarrena Aratz Olaizola Zarauztarra izan zen berriz ere. Ihes eginda iritsi zen Zarautzarra helmugara eta antolakuntzak markaturiko 72 kilometroak 1:57:57 osatu zituen.

Bigarren posturako ordea, lau txirrindulariren arteko sprinta ikusi genuen eta laukote honetan bigarren gizonik azkarrena izan zen Julen Umerez Oñatiarra, sailkapen orokorreko hirugarren postua berretsiz. Taldekako sailkapen orokorrean, Aloña Mendi-Ulma taldeak laugarren postua eskuratu zuen.

Lasterketako informazio eta sailkapen ofizial guztiak hemen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario