lunes, 24 de mayo de 2010

Aloña Mendik liga irabazi du

Igoera eskuratuta, lehenengo postua zuen jokoan zapatuan Aloña Mendik Ibaizabalen aurka. Oñatiarrek denboraldi oso ona egin dute, eta liga irabaztea denboraldia borobiltzea litzatekeela argi zuten oñatiarrek. Hala, indartsu atera ziren Galdakaoko kantxara Xabi Igartuak zuzentzen dituen mutilak.
Gamarra, Anduaga, Mallabiabarrena, Zabaleta eta Biain izan ziren hasirako bostekoan jokatu zutenak.
Emaitza (54-84)eta jokoa ikusita, argi dago oñatiarrek ez zutela areriorik izan Galdakaoko kantxan. Hasieratik jarri ziren markagailuan aurretik oñatiarrak. Laurdenetako partzialak izan ziren: lehenengo laurdena: 15-18; bigarren laurdena: 8-28; hirugarren laurdena: 13-20; eta, laugarren laurdena: 18-18.
1. nazionala
Lehenengo aldiz historian Aloña Mendik lehenengo nazional mailan jokatuko du datorren denboraldian. Xabi Igartuak zuzentzen duen taldeak bi urtetan bi maila igo ditu.
Aurten, denboraldi bikaina egin dute oñatiarrek: 25 partidu irabazi dituzte, eta bost bakarrik galdu. Gainera, azkeneko 16 partiduak jarraian irabazi dituzte. Hala, ligako talde onena izan da Aloña.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario