martes, 11 de mayo de 2010

Oñatiko Gotzon Osinaga txistu maisuari bere lana eskertzeko omenaldi beroa egin zioten Santa Anan



Martes, 11 de Mayo de 2010 - Actualizado a las 07:40h.



Emozioz bete zen larunbat arratsaldean Oñatiko Santa Ana antzokia. Izan ere, bertan, Gotzon Osinaga txistularia protagonista zela egindako omenaldian jende ugari elkartu baitzen. Donostiako txistulari taldeak Jose Ignacio Ansorenaren gidaritzapean eskainitako emanaldiaren ondoren, herriko txistuaren maisuak, Osinagak, Euskal Herriko Txistularien elkartearen eskutik zilarrezko domina jaso zuen. Momentu hunkigarriak bizi izan ziren Santa Anan musikariari bere ahaleginak eta lana eskertzeko orduan. Gaztetxoen ahotsek, hainbat lagun eta ikasle izandakoek eta Asier Osinaga semearen hitzek berotu zuten ekitaldia. Hamalau urte zituenean, orduko Oñatiko udal txistulari taldeko zuzendari zen Higinio Iriarterekin hasi zen Osinaga txistua jotzen ikasten. Irudietan, familiarekin (ezkerrean) eta omenaldiaren une bat (eskuman).argazkiak: a.d.

No hay comentarios:

Publicar un comentario