domingo, 9 de mayo de 2010

Joxely txapeldun Herriko Futbol txapelketan


Atzo, zapatua, jokatu ziren Oñatiko Herriko Futbol txapelketako –beteranuen txapelketa– azken partiduak. Joxely taldea izan zen ligako txapeldun, finalean Dooligans menperatu ostean (0-1). Partidua oso berdinduta egon zen eta lehiako azken txanpan heldu zen gol bakarra. Hirugarren sailkatua Zorrobero izan zen eta Sasquatch taldeak amaitu du laugarren. Kopako irabazlea, bestalde, Gaur Bai taldea izan zen finalean Indar85 taldea menderatu ostean.
Dooligans taldeko Joseba Albizuk jaso zuen golegile onenaren saria, 16 golekin. Finala hasi aurretik 2009ko ekainean hil zen Jose Luis Arregiri omenaldia egin zioten, Arregik beteranuen txapelketaren alde egindako lana gogoratzeko. Bi taldeak zelai erdian zeudela, aurreskua dantzatu zioten senitartekoei, lore eskaintza eta plaka bat ere oparitu zieten. Eta noski, finala hasi aurretik minutu bateko isilunea gorde zituzten bi taldeetako jokalariek.
Goiena

No hay comentarios:

Publicar un comentario