jueves, 27 de mayo de 2010

Greba metalgintza arloan


BIDEUA IKUSI

Greba metalgintza arloan, egubakoitzean
Metalgintzaren arloko gehiengo sindikalak greba deialdia egin du biharko. Ez da, ordea, greba egun bakarra izango: ekainaren 4rako ere egin dute deialdia. Mobilizazio hauekin sindikatuek salatu nahi dute Adegik kendu nahi dituela metal arloko langileek 30 urtetan lortutako hobekuntzak.
Greba deialdia ELA eta LAB sindikatuek egin zuten hasieran eta CCOOk deialdiarekin bat egin du ondoren. Aspaldiko partez, ia sindikatu guztiak ados daude greba deialdiarekin.
Adegik proposatzen dituen aldaketek metalgintzaren arloko 23 artikulu aldatzea edo kentzea dakartela salatu du ELAk. Adegiren proposamenean langileen oporrak egutegi batean jasota edo zehaztuta ez egotea, edo ultra-aktibitatea kentzea bezalako neurriak daude.
Enpresa askok egin dute bat
Grebaren antolatzaileek biharko grebak jarraipen handia izango duela adierazi dute. Debagoienean metalgintzaren arloko enpresetako langile askok bat egin dute deialdiarekin, adibidez, Arrasateko Polmetasa, Bergarako Arcelor eta Oñatiko Hijos de Juan Garai enpresetakoek.
Metalaren arloko greba ez da biharko deituta dagoen bakarra. Arte grafikoetako arloko langileak ere grebara deituta daude.

No hay comentarios:

Publicar un comentario