viernes, 14 de mayo de 2010

Arantzazuko igoera 2010.



Gazteendako Arantzazuko igoera maiatzaren 15ean
Gazte mailako txirrindulariendako 42. Arantzazuko igoera maiatzaren 15ean egingo dute. 16:30ean abiatuko dira, Natra Zahor enpresaren parean jarriko duten irteeratik.
Handik zuzenean gora egingo dute 9,3 kilometro egiteko. Igoera gogorra da, desnibel handiko aldapak daude-eta. Lasterketa Sindika hotelaren ondoan bukatuko da.
Debagoiendarrak
Gazte mailako ziklista onenak bilduko dira Oñatin, guztira, 90 bat txirrindulari. Tartean, Bergarako Sumofic eta Aretxabaletako Dorletako Ama taldeko ziklistak eta Iker Mugartza eta Aitor Umerez oñatiarrak.
Arantzazuko igoerako errekorra Unai Osak ezarri zuen 1993an (22.27).

No hay comentarios:

Publicar un comentario