lunes, 31 de mayo de 2010

Lau pertsona inputatuta ustez gor-mutuen elkarte batendako dirua eskatzeagatik


Atzo, domeka, lau lagun identifikatu zituen Ertzaintzak Arantzazuko Santutegiko aparkalekuan. Ertzaintzak kaleratutako oharraren arabera, gor-mutu ezinduen elkarte batendako sinadurak eta dirua eskatzen ari ziren. Ertzaintzak identifikatu eta ustez iruzur egitea leporatu die.

Ertzaintzak azaldu duenez, ustezko lau iruzurgileengana hurbiltzean, hauetako bi emakumek esku artean zuten paper guztiak bota zituzten eta ez zutela zer ikusirik azaldu zieten. Lau inputatuek, Bergarako epaitegian deklaratu beharko dute zitazioa iristen zaienean.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario