jueves, 20 de mayo de 2010

Herritarrengan eskulturenganako grina "pizteko" erakusketa jarri du Kerexetak

Esteban Kerexetak (Oñati, 1950) 'Itzarri' delako erakusketa zabalduko du bihar kultura etxean, ekainaren 6ra arte. Burdinaz, egurraz, eta harriz egindako 40 bat eskultura jarri ditu, eta astelehenetik domekara ikus daiteke 18:00etatik 20:00etara.
Argazkigintzatik eskulturara
Itzarri jarri dio izena erakusketari jendearengan eta gazteengan eskulturarenganako griña piztu gura duelako. "Oñati, eskultura mailan oso triste ikusten dut. Inguruko herrietan, Bergaran eta Arrasaten, badira taila-taldeak eta eskultoreak, eta tarteka erakusketak egiten dituzte. Hortaz, erakusketa honekin eskulturenganako grina piztu nahiko nuke", esan digu.
Argazkilari lanak egin zituen hasieran Kerexetak, baina berehala egin zuen jauzia eskulturara. "Bolumenak erakartzen ninduen eta argazkiak ez zidan horretarako aukerarik ematen", esan digu.
Eskulturak egiterako orduan gaia edo materiala hartzen ditu oinarri. "Unean unean gorputzak eskatzen didana aukeratzen dut, edo material edo gaia. Politika, erlijioa, kultura eta foklorea erabiltzen ditut oinarri moduan, besteak beste", dio.
Urduri ez
Bere lana Oñatin erakustean urduri dagoen galderatzerakoan zera esan digu: "Ez, nire lana erakutsi gura dut, besterik ez. Bestea herri batzuetan erakutsi ondoren, orain erabaki dut erakusketa Oñatin egitea, baina ez daukat arrazoi berezirik. Ikusi beharko dut herritarrengan eta gazteengan zirrararik egiten dudan".
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario