jueves, 27 de mayo de 2010

Bederatzi gaixo eta 18 laguntzaile Lourdeseko erromesaldian



Bihar 10:30ean irtengo dira autobusez. Arrasaten, Aita Menniko gaixoak eta laguntzailea hartu ondoren, Lourdes aldera egingo dute. Gogotsu irtengo dira guztiak: gaixoak ondo pasatzera eta laguntzaileak lan egitera. "Lau egun oso intentsuak dira, bai laguntzaileendako eta baita gaixoendako ere. Gaixoak urte osoan egoten dira bidaia honen zain. Dena den, aurten bi etxean geratu dira, euren eskaerak ez dituzte-eta onartu. Herri bakoitzetik zenbat gaixo doazen, Donostian erabakitzen dute", esan digute antolatzaileek
Munilla lehen aldiz
Lourdesera helduta, lau egunetan, hainbat ekitalditan hartuko dute parte: elizkizunak, prozesioak... Aurtengo berrikuntza nagusiena Jose Ignacio Munilla goitzainaren presentzia izango da.
Urtero moduan, bihar, Gipuzkoaren Eguna ospatuko dute, eta gotzainak zuzenduko du gipuzkoarren elizkizuna. Munillak lehen aldiz parte hartuko du.
Bestalde, domekan, nazioarteko meza ospatuko dute Lourdeseko plaza handian, eta hor ere, Munillak parte hartuko du beste apaiz batzuekin.
Gipuzkoa osotik 1.000 lagun inguruk hartuko dute parte erromesaldian.
Diru-bilketa
Gaixoen bidaiak ordaintzen laguntzeko diru-bilketa egin zuten apirilaren 11n Oñatiko laguntzaileek. Guzira, 1.670 euro batu zituzten herriko kaleetan eta eliz atarietan egindako bilketan.
Astebukaerako irteera
Gaixoen laguntzaile doazen herritarrekin batera, beste hainbatek parte hartuko dute erromesaldian. Horiek bi eguneko irteera egingo dute.
Bihar 06:00etan hartuko dute autobusa, eta domekan, bazkaldu ondoren itzuliko dira.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario