jueves, 27 de mayo de 2010

Bertsolari gazteek jaialdia egin zuten



Ikasturte osoan ahozkotasuna eta bertsolaritza landu ondoren, jendaurrean jarri ziren lehen aldiz Elkar Heziko, Errekalde Herri Eskolako, Zuazola-Larraña institutuko eta Txantxiku Ikastolako neska-mutikoak. Guztira 320 ume igo ziren Zubikoako pilotalekuko oholtzara. Lehen Hezkuntzako laugarren mailakoak ziren gazteenak, eta DBHkoak, zaharrenak.
Bi jaialdi egin zituzten. Ikastetxe bakoitzeko neska-mutikoak gelaka banatu ziren, eta elkarrekin abestu ondoren, taldeka, bina bertso kantatu zituzten zortziko txikian. Ume batzuek mozorrotuta abestu zuten. Bertsolaritzako hiru irakasleek eskerrak eman zizkieten bertso eskolak hartu dituzten neska-mutikoei.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario