domingo, 2 de mayo de 2010

KORPUS BEZPERAKO PROBA 2010

Corpus bezperako proba Euskal Herriko txapelketa izango da
Lasterketa herrikoiagoa egingo dute, eta dagoeneko izenemate epea zabalik dago. . 'www.herrikrossa.com' webgunean dute probaren eta sarien gaineko eta izena emateko bete beharreko orriak.
Kilometroko denbora
Proba herrikoiagoa izango bada ere, gutxieneko denborak jarri dituzte lasterketaren hirugarren eta seigarren kilometroetan. Puntu horietatik pasatzerakoan gutxieneko denbora egiten ez dutenak kanporatu egingo dituzte. Antolatzaileek egindako kalkuluen arabera, gizonezkoek 3.45 minututik beherako denbora egin beharko dute kilometro bakoitzeko; eta emakumezkoek, 4.15etik beherakoa.
Bestalde, ibilbidean ez dago aldaketarik. 10 kilometrokoa izango da eta, postetxe aurrean irtenda, plazan bukatuko dute proba. Dena den, 100etik gora korrikalarik izena ematen badute, San Silbestre probako ibilbidea erabiliko dute.
Euskal selekzioaren aldeko eguna
Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) XII. Euskal Selekzioaren Eguna ospatuko du Oñatin ekainaren 5ean. Urteroko festa da eta herririk herri antolatzen dute. Corpus bezperako lasterketaren aurretik askotariko ekitaldiak egingo dituzte herriko plazan. Ikurrina igo ondoren, aurreskua dantzatuko dute eta jokoak egingo dituzte umeendako; besteak beste, euskal kirolak landuko dituzte. Gainera, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazo taldekoek musikarekin alaituko dute Foru plaza. Festan parte hartu gura dutenekin herri bazkaria egingo dute.
Azkenik, neska-mutikoendako lasterketak egingo dituzte Kale Barrian eta Atzeko kalean zehaztutako ibilbidea
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario