martes, 4 de mayo de 2010

Romandia.Markel.




Kaixo lagunok!

Berandu bada ere, hemen natorkizue Romandiako historiotxoak kontatzera. Aste guztia internet seinale eskaxarekin, eta telefonoko tarjeta apurtuta egon naiz, beraz guztiz inkomunikaturik pasa dut aste osoa. Hala ere, egun batzuk pasa diren arren, nere pasadizoak kontatuko dizkizuet.

Atariko proba batekin hasi genuen itzulia. Sentsazioz ondo sentitu nintzen arren, denbora ez zen ona izan, eta apur bat penatuta hasi nion 2. etapari.

2. etapan, azken portua igotzen ginela, erritmoa bizitu, eta azken km an sartuta geundela, katea piñoietatik irten, eta "narruko" ederra hartu nuen. Honen ondorioz, aurreneko taldetik 2. era geratu nintzen.
3. ean ez zen ezer apartekorik gertatu, eta esprinean heldu ginen.

Erlojupekoa zen 4., baina lasai antzean egitea esan zigun Josek, azken etapetan Haimar, Janny ala Tiagoren aukerak defendatzea tokatzen bazitzaizkigun, indarrak oso osorik egon zintezen.

Eta azken 2 etapetan, euria medio zela, alergia dugunok hobekuntza nabarmena egin genuen. Larunbatean oso ongi irten nintzen, eta dexente saiatu arren, ez nuen ihesaldia hartu. Busche sartu genuen, eta igandean Paulinho.

Azkenean taldekako garaipena, Janny 6. eta Tiago 7. Talde moduan lan ona eginda, baina dagoeneko, neke dexente igartzen hasita nago.

Orain 3 asteko atsedena hartuko dut, eta Belgikako itzulian ia hobeto aritzen garen.

Besterik gabe, laster arte!

Markel

No hay comentarios:

Publicar un comentario