2011-04-09 13:13:19 Mireia Bikuña Bi probak aldi berean egingo dituzte, eta bitxikeria izango da ikustea nor helduko den lehena plazako helmugara: korrikalaria edo parapentelaria.Horixe izango da Aloñako Igoerak izango duen berrikuntza nagusiena. Biak ala biak maiatzaren 8an egingo dituzte Oñatin.
Parapente lasterketako parte-hartzaileak Urtiagaindik irtengo dira. Korrika igoko dira Aloñaraino, hegan egiteko ekipoarekin bizkarrean. Tontorrera heltzen direnean parapentea zabaldu eta hegan egingo dute Berezaoraino. Lurreratu ondoren, parapentea gorde eta korrika egingo dute helmugaraino geratzen den kilometroa. Aldi berean, baina, herriko plazatik hasita, Aloñako Igoerako parte-hartzaileek ohiko ibilbidea egingo dute: herriko plaza-Urtiagain-Belar-Aloña-Belar-Gorordo- herriko plaza. Guztira, 15,5 kilometro. Egun berean egingo diren bi probetarako izenematea zabalik dute dagoeneko. Informazio gehiago www.aloina.net eta www.amillenahegan.com.
No hay comentarios:
Publicar un comentario