jueves, 28 de abril de 2011
Laixanek bazkideen artean banatuko du materiala zapatuan
2011-04-28 18:03:22 Txomin Madina
Udalak KZgunea laister han jarriko dutela-eta, Laixan euskara elkarteak Bidebarrietan daukan lokala hustu egin behar izan dute. Bertan zeuden hainbat elementu biltegi batera eraman dituzte, baina beste hainbat material, gordetzerik merezi ez dutela-eta, bazkideen artean banatzea erabaki dute.
Laixanen bulegoan zeuden liburuak, ikus-entzunezkoak eta diskoak banatuko dituzte zapatuan, 11:00etatik aurrera, Bidebarrietan dagoen bulegoan bertan.
Liburuei dagokienez, Axular-en Hiztegia eta Kakaoaren iluntasuna eta txokolatearen magia Oñatin liburuen aleak dira banatuko dituztenak. Bazkide bakoitzak liburu bakoitzaren ale bat eroateko aukera izango du; horretarako baina, bost euro ordaindu beharko ditu.
Musikari dagokionez, hainbat CD agertu dira bulegoan, eta horiek euro baten truke eroan ahalko dira. Ikus-entzunezkoak ere egongo dira eskuragarri: Galeuska eta Iparraldea Oñatin-en hainbat bideo daude, eta hauek doan hartu ahalko dira; baita euskaraz, katalanez eta galegoz egindako Eskuko hiztegia-ren aleak ere
Banaketa honetan jasotako dirua Seaskako ikastolei laguntzeko bideratuko da.
BI urte geldi
2009an eten zuen Laixan Euskara Elkarteak bere jarduna, eta orduz geroztik ez dute erabili elkarteak BIdebarrietan zuen lokala. Udalak orain lokal horren premia du KZgunea bertara pasatzeko, eta ondorioz, elkarteak lokala hustu behar izan du.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario