2011-04-03 18:09:22 Larraitz Zeberio Kostata ipini dira aurretik; ez dute lortu hirugarren laurdenera arte .
Markagailuko azken emaitzak ez du ondo erakusten gaurko norgehiagoka zenbateraino izan den gogorra. Santurtziarrak, igoera faseko azken sailkatuak, ondo hasi dira eta lehenengo laurdenaren amaieran sei puntu ziren aurretik (20-26). Atsedenean markagailua 35-41 zen. Atsedenaren osteko Sustrai-Aloñak gehiago konbentzitu du pistan. Hirugarren laurdeneko partziala askoz ere txukunagoa izan da; 14-23. Apurka-apurka santurtziarren aldea txikitzen joan da. Inflexioa 49. puntuan etorri da. 49na berdindu ostean hasi da etxeko taldea markagailuan aurretik ipintzen. EBA ligarako txartela Denboraldi oso ona egiten ari dira Igartuaren mutilak. Igoera txapelketako bigarren postuan daude orain bi partiduko aldearekin. Oraindik, baina, bigarren itzuli guztia dute aurretik. Zaleek EBA ligarako txartelarekin egiten dute amets, baina jokalariak eta entrenatzailea ez dira oraindik hain baikorrak. Zubikoan gelditzen zaizkien bi norgehiagokak irabaztea dute orain helburu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario