jueves, 7 de abril de 2011

Egurra Narru!


Kaixo guztioi!

Batek baino gehiagok, etxean egonda, zerbait idatziko nuela espero zenuten, baina taldearentzat gauzak oso ondo doazen arren, oraindik joan zen asteko gertaerak ez dit karreraz gozatzen uzten, eta pixkat "bajonazoarekin" egon naiz Urretxun, seko estresatuta hasi nuen lasterketa. Taldearen aurkezpena, talde kideei Antiguako malda erakutsi beharra.. ezertarako denborarik gabe. Baina zorionez gauzak ondo doaz, eta Zallan berriz ere maillot horia gure talde bururen batek jantziko duen ametsa buruan dudala, ekiten diot eguneroko lanari. Begian daukadan konjuntibitis txiki hau kenduta, momentuz dena ongi doa eta ez daukat kexatzeko motibo gehiegirik. Baina zihur naiz, bihar; jende pilloa ikusi arren, bide bazterrean norbait botako dudala faltan. Bera ez egon arren, horrenbeste aldiz esan zidan Egurra Narru! entzungo dut bere ahotsarekin nere barrurako, eta espero dut dagoen tokian dagoela, hemendik aurrera ere, nere lasterketan bere bultzada sentitzea.

Laster arte Markel

No hay comentarios:

Publicar un comentario