lunes, 11 de abril de 2011

Oñati Turismok XXVII. Alimara saria lortu du Bartzelonan

2011-04-11 20:16:34 Eneko Azkarate Turismoaren sustapeneko materiala editatzeagatik jaso du saria Oñati Turismok. Kataluniako Generalitatek eta breste hainbat erakundek bultzatutako sariketa da. Hain justu ere, Hizkuntza Politikarako Zuzendaritzak eta Turismo Zuzendaritzak. Eta erakundeek eta enpresek, katalanaren ohiko hizkuntza-eremutik kanpo, katalanenez materiala sortu eta editatzeko egindako esfortzua aitortu nahi du.


Bartzelonako Alimara Hotelean banatu dituzte XXVII. edizioko Alimara Sariak. Aitorpen hau, turismoaren sektorean eta ostalaritzan egiten duten ahaleginagatik saritzen du Alimarak, SITC edo Kataluniako Nazioarteko Turismo jaialdiarekin batera. Erakunde publiko nahiz pribatuek jasotzen dute. Ikerne Altube Oñati Turismoko arduradunak eta Ernesto Murgiondo Oñatiko zinegotzi eta Gipuzkoako Turismo zuzendaria denak jaso dute saria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario