Aurkeztu dute 'Irakurri, gozatu eta oparitu' ekimena
2011-04-18 17:15:45 Arantzazu Ezkibel
Gaur aurkeztu dute Donostian 'Irakurri, gozatu eta oparitu' ekimenaren bosgarren edizioa. Hego Euskal Herriko 12 herritan gauzatuko da ekimena, tokian tokiko euskara elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker. Gurean, Aramaion egingo dute, Txirritola euskara elkartearen laguntzarekin.
Hiru pauso eman behar dira
Kanpainan parte hartzeko hiru pauso eman behar dira. Lehenengo pausua irakurtzea da; euskaraz irakurtzea, hain zuzen ere. Herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan hartzea da lehen pausua. Hartzea eta irakurtzea, noski.
Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple-sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua, zer inpresio eman digun… Fitxa hori beteta liburuzainak erosketa-txekea emango du, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
Azken pausua liburua oparitzea izango da, hain zuen. Liburutegian jasotako txartelarekin prezioaren %25 ordaindu ahal izango da hitzartutako liburu dendan euskarazko edozein liburu erostean, edo prezioaren %50 euskara elkarteko kidea izanez gero.
Irakurzaletasuna bultzatzea
Egitasmoaren helburu nagusia irakurzaletasuna bultzatzea da, euskaraz irakurtzearen alde atsegina bultzatu gura dute.
Apirilaren 23tik uztailaren 23ra
Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa apirilaren 23an hasiko da, eta uztailaren 23an amaituko da. Izan ere, uda izaten da jendeak irakurtzeko denbora gehien duen tartea
lunes, 18 de abril de 2011
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario