martes, 12 de abril de 2011

Manoli Barrenetxea


Manoli Barrenetxea sozialisten alkategaia Oñatirako


Gaur egun Oñatiko Udalean zinegotzia den Manoli Barrenetxea izango da PSE-EEren zerrendaburua Oñatin maiatzaren 22ko Udal hauteskundeetan. Bartenetxeak, Blanca Roncal ordezkatu zuen Oñatiko Udalean, 2010eko otsailean. Bergarako zinegotzi sozialista eta alkategai Mari Karmen Barrenetxearen ahizpa da. 1959an jaioa, une honetan psikologoa ikasketak egiten dihardu Donostian.



Manoli Barrenetxeak adierazi du kudeaketa "garden eta efizientea" egin nahi duela, Oñatiko herriak dituen benetako beharrei erantzungo diena. Oñatiarren bizi kalitatea hobetzeko lan egingo duela hitz eman du, eta herriarekiko "dedikazioa eta konpromisoa" erabatekoak izango direla.

No hay comentarios:

Publicar un comentario