jueves, 14 de abril de 2011

Hainbat ekitaldi preso politikoen nazioarteko egunean


2011-04-14 16:46:35 Mireia Bikuña
Oñatiko Askapenak hainbat ekitaldi antolatu ditu domekan, hilak 17, nazioarteko preso politikoen eguna ospatzeko. Egitarau zabala prestatu dute, Jaengo espetxean dagoen Joseba Arregi oñatiarrak egindako marrazki batekin. Egitarauaren helburua da Kolonbiako presoen egoera erakustea.

Gaurtik 30era arte erakusketa egongo da Arranon eta gaur elkarretaratzea egingo dute plazan, 20:00etan. Bestalde, domekan, Arregiren marrazkiarekin egindako postalak idazteko aukera egongo da, 18:00etan hasita

No hay comentarios:

Publicar un comentario