martes, 5 de abril de 2011

Arantzazu eta inguruak disfrutatzeko mendi irteerak domekatik hasita

2011-04-05 17:36:03 Eneko Azkarate Arantzazuko Adiskideak elkarteak iaz abian jarritako mendi-irteeren programaren bigarren aldia hasiko da datorren domekan, apirilaren 10ean. Helburua da, batetik, mendi-irteera hauetan parte hartu nahi duten guztiei domeka atseginak igarotzeko aukera eskaintzea, eta, bestetik, Arantzazuko ingurua hobeto ezagutzen laguntzea, Santutegitik ateratzen eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalean barneratzen diren ibilbideen bidez. Antolatzaileek jakinarazi duenez, helburu bikoitz horri begira, ibilbide guztiak pertsona guztiek egiteko modukoak izatea aurreikusi da. Hala, udaberrirako ibilaldiak 2011ko programaren barruan honakoak dira: Apirilaren 10ean: Larrez larre. Maiatzaren 15ean: Orkatzategiko ibilaldia. Ekainaren 12an: Biozkorniako ibilaldia. Mendi-irteera hauetako lehena, esan bezala, oraingo domekan izango da, apirilaren 11n, eta irteera Arantzazuko Santutegia hoteleko kafetegitik egingo da. Aukeratu den ibilbidea, Larrez larre bezala ezagutzen da. Txangoak hiru ordu iraungo du eta 300 metro igotzen dituen 8,5 kilometroko luzera du. Erraztzat jotzen den ibilbidea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario