Urretxun jokatu zen partiduan Goierri taldearen aurka aritu ziren oñatiarrak.
Partida oso garrantzitsua irabazteaz batera, sailkapenean hirugarren doan Lizuan taldeak jasotako porrotan ondoren, 3 partidako aldea ateratzen dio Aloñak hirugarren sailkatuari.
Falta diren lau partidetatik etxeko biak irabazita nahiko litzateke EBArako igoera txartela lortzeko.
Partidan sartuta hasi ziren txantxikuarrak baina defentsako despiste batzuk tarteko goierrikoek 9-0 eko partziala lortu zuten. Hala ere Goierrikoen erasoko erreferentzia zen Demiguel geratzea lortu zuten eta azkenik Oñatiarrentzat izan zen lehen laurdena 19-21.
Bigarren laurdenean banakako defentsan ere moldatzen direla erakutsi zuten aloñakoek eta aurkaria 7 puntutan utzi zuten. Hala ere erasoan etziren oso fin ibili eta azkenik 7 puntuko abantailarekin joan ziren atsedenaldira 26-33.
Lehen zati honetan, faltak ongi kontrolatu zituzten Sustrai Aloñakoek eta bigarren zatia apurtzera irten ziren. Esan eta egin! 13-18ko hirugarren laurdena tarteko, partida apurtuta zegoela zirudien, azken 10 miñutuak 13 puntuko aldeaz hasiko zelako oñatiar taldea.
Hala ere, goierrikoek etzuten amore eman, eta 2 miñutu faltan 2 puntutara gerturatu ziren. Beste askotan bezala, azken momentu horietan partidua irakurtzen ondo moldatzen direla erakutsi zuten oñatiarrek. Ez zioten utzi goierrikoei aurre hartzen eta, eta erasoan aukera onenak bilatu zituzten eta defentsan ere errebotean nagusitu ziren. Goierrikoek jaurtiketa libreen eremura eraman zituzten oñatiar jokalariak baina, eskumuturrak ez zioten dardar egin oñatiarrei eta aukera gabe utzi zuten Goierri. Azkenean 65-71 eta igoera faseko seitik seigarrena Sustrai Aloñakoentzat
Partida oso garrantzitsua irabazteaz batera, sailkapenean hirugarren doan Lizuan taldeak jasotako porrotan ondoren, 3 partidako aldea ateratzen dio Aloñak hirugarren sailkatuari.
Falta diren lau partidetatik etxeko biak irabazita nahiko litzateke EBArako igoera txartela lortzeko.
Aste honetan aukera paregabea dute Oñatiarrek bilboko LaPeña taldearen aurka zubikoan ohiko orduan, larunbatean arratsaldeko 18.00etan.
Kanpoko partidak oso nekezak izango direla kontutan hartuta garrantzi bikoitza dute etxekoek. Denboraldi osoan bezala behar beharrezkoa izango da zaleen laguntza partida aurrera ateratzeko.
Ea berriro ere Zubikoa oñatiarren gotorleku bilakatzen den!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario