2011-04-29 06:00:00 Xabi UrzelaiBihar, zapatua, Oñatin egingo duten Udanako igoeran inoiz baino pilotu gehiago izango dira, 90 guztira. Eta, horietako hamar oñatiarrak izango dira. 13:00etan itxiko dute errepidea, eta 15:00etan hasiko dute lehen entrenamendu saio ofiziala.
Inoiz baino pilotu gehiago batuko dira, bihar, Oñatiko irteera puntuan. Pilotuek gustua hartu die Udanako paellei, eta zaleek ere ondo dakite Euskal herriko txapelketako igoera erakargarrietako bat dela. Gainera, Oñatikoa izango da Euskal Herriko mendiko sariko lehen proba.
Hauek dira lasterketan egongo diren oñatiarrak:
Ruben Nogueiras (Silver Car)
Juan Zelaia (Silver Car)
David Ardions (Mitsubishi Evo VIII)
Asier Mugartza (Renault Clio Sport)
Urtzi Samaniego (Audi S3)
Aitor Arnaiz (R5 GT Turbo)
Asier Samaniego (BMW 325)
Aitor Ramirez (BMW 320 ST)
Josu Lertxundi (BMW M3 E36)
Antonio Merino (VW Golf G60)
Lasterkari hauekin batera, baina ibarreko hainbat pilotu ere izango dira. Hala, Goienak jarraipen zabala egingo dio lasterketari, bai sarean, bai asteleheneko Goiena parerekoan, eta baita Harmailatik telebista saioan ere. Informazio gehiago, hemen. (Argazkiak: Josetxo Arantzabal)
viernes, 29 de abril de 2011
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario