lunes, 1 de julio de 2013

Atez ateko bilketa, martxan...

Hondakinen atez ateko bilketa sistema dagoeneko martxan da.


2013/07/01

Goizean merkatal, ostalaritza lokal eta enpresa atarietara atera den papera jasotzen aritu dira eta gauean, etxe partikularretan pilatu den paper frakzioa jasoko da esekitokietatik.



Bitartean, herritar ugari informazio bulegoetara joan da organikorako poltsa konpostagarriak erostera.



Horrek, kale zaharra eta San Lorentzoko bulegoak gainezka egotea eragin du eta zenbait unetan telefono deiak ezin erantzun izana. Udal arduradunek lasaitasuna eskatu dute eta bulegoak, goiz eta arratsaldez zabalik izango direla gogoratu dute: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00.



Herritarrak, hondakinak frakzioka bereizteko gertatzen diren bitartean, urteetan erabili ditugun kontenedoreak erretiratzen jarraitzen dute. Asteburuan jada, lehen edukiontziak kendu dira eta gaur, lan bera egiten ari dira. Asmoa, gaur bertan jada, kalean zeuden kolore ezberdinetako 283 kontenedoreak kentzea da. Lan horretan, bi kamioi ezberdin ari dira. Lehenean, kontenedoreak izan ditzaken hondakinak husten dira eta bigarrenak, edukiontzia kargatzen du.



Edukiontzi guztiak ETEO atzealdean pilatzen ari dira. Berrerabiltzeko moduan daudenak beste herriren batera eramango dira eta berrerabili ezin direnak txatarra gisa salduko dira.



Hondakinak atez ate biltzeko sistema martxan jartze ahalaz bat hainbat erabaki hartu dira. Kale barrian dauden denda eta tabernek ateratako kuboak husteko kamioi txikia erabiliko da. Goizean, kamioi handiarekin sartu dira eta kalean justuegi ibili da. Horretxegatik, biharko bilketarako tamaina txikiagoko ibilgailua erabiltzea erabaki da esan bezala. Praktikak berak agerian utzi duen beharra izan da. Hala, datozen ordu eta egunetan ere, sistema doitzen ajustatzen joan beharko dela adierazi digute goizean zehar udal arduradunek. Herritarrei ere, ikasi bitartean pazientzia eta lasaitasuna eskatu diete. Lehen egun hauetan malgutasunez jokatuko dela azpimarratuz.



Iturria: Oñati irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario