miércoles, 22 de junio de 2011

Markel Irizar Tourrera



2011-06-21 22:21:29 Xabi Urzelai
Radioshack taldeak iragarri berri du Markel Irizar Tourrean egongo dela. Taldeko zuzendari Johan Bruyneel-ek sare sozialetan onartu du zalantza handiak izan dituztela bederatzikoa osatzerako orduan. Hala, Oñatikoak debuta egingo du Tourrean.

Lehenengo aldiz Debagoienak bi ordezkari izango ditu Tourra batera korritzen, aste barruan baieztatu duelako Euskaltelek Iban Velasco Tourrean izango zela. Ziklismo zaleak, baina, bigarren baieztapenaren zain zeuden: Irizar bai ala ez? Bada, Radioshack taldeak webgunean iragarri berri du Markel Irizar Tourrean izango dela. Amerikarrek talde hau eramango dute Frantziara:

Jani Brajkovic
Chris Horner
Markel Irizar
Andrea Klöden
Levi Leipheimer
Dmitriy Muravyev
Sergio Paulinho
Yaroslav Popovych
Haimar Zubeldia

No hay comentarios:

Publicar un comentario