viernes, 10 de junio de 2011

Energia aurrezteko azterketa egingo dute bailarako sei komertziok



2011-06-10 16:27:59 Julen Iriondo
Debagoieneko hainbat komertziok kontsumitzen duten energiari buruzko azterketa egingo dute, Euskaldendak elkartearen eskutik, kontsumo hori eta ondorioz argindarragatik ordaintzen duten kopurua txikitzeko helburuarekin. Oñatiko Bellotza loradenda da komertzio horietako bat.


Argindar kontsumoa eta faktura txikitzeko hartuko dute parte Euskaldendak elkartearen ekimenean Oñatiko 3 komertziok, Arrasateko bik eta Bergarako batek. Bizkian eta Gipuzkoan 176 komertzio izango dira guztira. Uztaila amaiera bitartean egingo dituzte energia kontsumoari buruzko azterketak, eta kasu bakoitza ezagututa aurrezteko proposamenak egingo dizkiete merkatariei. Hauei kasu eginda, argindar fakturan %20 aurreztu ahal izango dutela uste dute Euskaldendak elkarteko arduradunek.

Oñatiko Bellotza loradenda da ekimenean parte hartuko duen komertzioetako bat. Bellotzan, dena den, aurretik ere hartu dituzte energia kontsumoa gutxitzeko neurriak, tenporizadorea erabiltzeaz gain kontsumo baxuko bonbillak jarrita, beste era batekoek zer nolako kontsumoa eta gastua dakarten euren larruan konprobatuta.



Euskaldendak elkartearen ekimenean era guztietako komertzioek hartuko dute parte: supermerkatuek, harategiek, arropa-dendek, altzari-dendek eta taberna eta jatetxeek, besteak beste.

No hay comentarios:

Publicar un comentario