martes, 28 de junio de 2011

TORREAUZOKO JAIXAK 2011.

hilaren 29, San Pedro egunean egingo dute meza Torreauzoko ermitan, 20:30ean. Bestalde, aste bukaeran ospatuko dituzte auzoko jaiak, egubakoitzetik domekara arte. Egubakoitzean, 19:00etan hasiko dituzte ospakizunak etxafuego jaurtiketarekin. Ondoren, rock kontzertua egingo dute Mendeku Itsua, Asfikzia eta Black River taldeek. Azken horiek azken zuzenekoa egingo dute. Zapatuan eta domekan Zapatuan, kalejira, poteoa eta 27. mus txapelketa egingo dituzte. 17:00etan puzgarriak egongo dira gaztetxoendako eta 19:00etan txokolate jana eta goxokiak. Domekan aldiz, Torreauzoko XIV. krosa egingo dute 11:00etan; 12:30ean meza nagusia eta 13:00etan luncha dantzariekin, bertsolariekin eta auzoko trikitilariekin. Festak bukatzeko, 14:30ean, bazkaria egingo dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario