2011-06-23 12:44:53 Julen Iriondo
'Gaixotasun beltz hori. Euskal Herria hondatu zuen izurritea (1597-1600)'. Izenburu horixe du Jose Antonio Azpiazu Oñatiko historialariak plazaratu duen liburu berriak. Oñati izan zen, hain justu ere, izurrite hark gehien kaltetu zuen herria. Egin kontu, XVI. mende amaiera hartan zituen 5.000 biztanle ingurutik 1.300-bat eraman zituen gaitzak. Orain aurkeztu duten Jose Antonio Azpiazuren lanak Oñatin gertatutakoaren gaineko datu ugari ematen ditu.
Jose Antonio Azpiazuk liburuaren aurkezpenean azaldu duenez, 1597ko udako beroekin sartu zen Oñatin izurritea, herriak gaixotasun beltza deitu zuena. Arkakusoek ekarrita, lepoan, besazpian eta izterrondoan arrautza neurriko buboi mingarriak agertu zitzaizkien oñatiar askori. Jendea erotu ere egin zen sukarraren ondorioz, eta askok ez zuten bizpahiru egunetik gora irauten. Oñati hankaz gora jarri zuen izurriteak.
Ez zen gutxiagorako izan. Biztanleriaren laurdena galdu zuen herriak, 5000 lagunetik 1.300-bat. Izurritea oso kutsagarria zen, eta gaixoak urrun izaten saiatzen ziren baita haien inguruko zein senideak ere. Beldurra zabaldu zen herrian, aberatsek herrigunetik kanpoko euren baserrietara ihes egiten zuten, baina gainerako herritarrek han gelditu behar izaten zuten, ez baitzituzten beste inon onartzen. Izurriteak hil ez zituenak, goseak hil zituen: garia soroetan usteltzen zen, abereak nagusirik gabe zebiltzan, eta Gasteiztik zetorren gari-bidea ere itxi egin zuten, kutsaduraren beldur.
Izurritea egindako bekatuengatik jainkoak ezarritako zigorra zela uste izan zuten garaikoek, eta munduaren bukaera, apokalipsia, bertan zegoela sinistera iritsi ziren. Hura izan zen Oñatik inoiz jasan duen pasadizo lazgarriena, eta orduan gertatu zena zehatzago ezagutzeko aukera dugu orain Jose Antonio Azpiazuren lanari esker.

No hay comentarios:
Publicar un comentario