miércoles, 8 de junio de 2011

Infatil mailako eskubaloi jokalari onenak Oñatin



2011-06-08 12:22:06 Mireia Bikuña
Aloña Mendiko eskubaloi sailak V. Corpus txapelketa antolatu du zapaturako, hilaren 11rako. Zortzi talde lehiatuko dira nor baino nor: Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako infantil mailako mutilen eta nesken selekzioak. Tartean egongo dira Aloñako jokalari Uxue Agirre, Irene Gartzia, Leire Zelaia, Amaia Trojaola, Ainhoa Mantxola eta Ibis Ines Ugarte.

Txapelketa 09:30ean hasiko dute. Gipuzkoako eta Arabako mutilak lehiatuko dira. Ondoren, 10:20ean, nesken txanda izango da. Hirugarren partidua 11:10ean jokatuko dute Bizkaiko eta Nafarroako mutilek. Goizeko azkena neskek jokatuko dute 12:00etan.

Finalak arratsaldean
Txapelketako parte-hartzaileek eta antolatzaileek Pago Uso elkartean bazkalduko dute bi txandatan. 15:30ean hasiko dituzte azken partiduak. 17:10ean jokatuko dute finala mutilek, eta 18:10ean neskek.
Sari banaketa ekitaldia 19:30ean egingo dute Zubikoa kiroldegiko kantxan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario