2011-06-30 15:55:40 Mirian Biteri
Epele eta Zubillaga arteko bidegorri zatia itxura hartzen ari da apurka. Oñatiko ur-zikinak Epeleko araztegira eroateko hodiak sartu dituzte dagoeneko Oñatiko Osiñurdin industrialdetik Elorregiraino. Gauza bera egin dute Epele eta Elorregi arteko zatian ere, eta orain, biribilgunean dabiltza lanean Edar-Epele enpresa elkartekoak, Epeleko araztegia eraikitzeaz arduratu direnak. Datorren urteko udarako nahi dute Oñati eta Epele bidegorriaren bidez lotu.
Kantauriko Ur Konfederazioak eta Diputazioko Landa Ingurumen Departamentuak lankidetza hitzarmena dute. Bidegorria hoditegiaren gainean eraikitzea ahalbideratzen du horrek, eta Diputazioak lanen kostua izango badu ere, Edar-Epelekoak dira hainbat lan exekutatzen dabiltzanak.
Hodiak babesteko plataforma
Enpresako arduradunek jakinarazi dutenez, araztegiko lanak amaitzear daude; urbanizazio eta obra ikuspegitik azken erremateak falta zaizkie lanei eta datozen asteotan egongo dira horiek eginda. Horretaz gainera, hoditegiari dagokionez, hodiak sartzearekin batera, hodi horiek babestuko dituen plataforma bat eraikitzen ari dira Elorregin, Oñatirako bidean. Bidegorriaren oinarri bezala erabiliko dute esandako plataforma.
Trenbide zaharra erabili dute ur-zikinendako hoditeria sartzeko, eta baita bidegorria egiteko ere. Elorregin izan ezik, gainerako zatietan bidea txukundu dute, eta egokitzapenak baino ez dira egin beharko, hala nola asfaltatu, margotu eta argiteria eta barandak jarri. Diputazioko Landa Ingurumen Departamentuko bidegorrien gaineko ardura duen Beatriz Martikorenaren esanetan, hoditegiarekin lotutako obrak amaitzean hasiko dira bidegorriarekin; irailean dute horrekin hasteko asmoa.
Zubillaga-Elorregi-Epele tarteko lanok 9 hilabete iraungo dute, eta aurrekontua 2,3 milioi euro da; errepide azpitik egiten dabiltzan tunela ere sartuta dago kopuru horretan. Luzerari dagokionez, 4,04 kilometro izango ditu. Zubillaga eta Oñatiko herri gunea lotuko dituen tarteko lanak ere irailean hastekoak dira. Horren harira, Martikorenak jakinarazi du egunotan esleituko direla obra horiek. Zati horrek 3,9 kilometro izango ditu, eta 10 hilabete iraungo dute lanok.
Oñati-Arrasate arteko bidegorriaren trazatua honakoa izango da: Oñatiko bidegorri sarearekin bat eginez, Kurtzekuan hasiko da eta Auntzokua baserriaren parean saihesbidera hartuko du. Errepide azpitik segituko du bideak, San Pedroko bidegurutzeraino; handik Madalen aldera egingo du, eta Uriazpikua baserrira heldu baino lehen, ezkerrera hartu eta Fagor Industrialen atzetik joango da. Fagorko biribilgunea lur azpitik pasatuko du, eta Zubillagara hartuko du. Auzoa gurutzatu ostean, Altunako zubia zeharkatu eta trenbide zaharra hartuko du araztegiraino. Tarte biek 3,5 metroko zabalerako bidea izango dute; horietako bi txirrindulariendako izango dira eta gainerakoa oinezkoendako.
Zor historikoa
Apurka-apurka doaz Debagoieneko bidegorri sarea osatzen; askorendako nahi baino motelago doaz obrak. Martxoan, Antzuola eta Bergara arteko bidegorriaren bi zatien inaugurazioan, bi herri horietako orduko alkate Pedro Iturbek eta Agurne Barrusok, hurrenez hurren, Carlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko orduko diputatuari sarea osatzeko Diputazioak duen moteltasuna leporatu zioten.
Horren harira, Barrusok nabarmendu zuen Diputazioak zor historikoa duela Debagoienarekin. Zehaztu zuen AP-1 autobidea egin zenean, errepide horren lanek eragindako kalteen ordainetan Diputazioak bidegorriak egiteko konpromisoa hartu zuela, eta bere ustez hori ez dela betetzen ari. Hala, bidegorriari lehentasuna emateko eskatu zion orduko diputatuari. Eskoriatzako alkate izandako Pedro Lasagabasterrek ere eskaera bera egin zuen martxoan, hilerri azpiko tartea inauguratu zenean.
Epele-Arrasateko ospitalea
Aurrerapausoak egin badira ere, asko dago oraindik egiteke. Horren harira, Martikorenak esan digu lanean dihardutela eta Epele eta Arrasateko ospitale arteko zatia eraikitzeko proiektua dagoeneko idatzita dagoela, eta datorren urtean hori esleitzeko asmoa dutela; aurten egitea ezinezkoa da, esandako saila aurrekontu barik geratu delako.
Horretaz gainera, Elorregi eta Bergara lotuko duen bidegorriaren proiektuaren idazketa lehiaketara atera dute egunotan. Martikorenaren esanetan, orain arte aipatutako tarte guztiak datozen hiru urteotan egiteko asmoa dago.
Bergara utzi barik, azaldu du goiko trenbidetik Bergara eta Antzuola lotzeko proiektua geldi dagoela; eta behetik doana, Beasain-Durango autobidearen obrengatik baldintzatuta dagoela. Hiru zatitan dago banatuta, eta horietako bi zabalik daude; hain justu ere, Antzuolako herri gunetik Matz Errekako industrialdera doan zatiarena eta Ariztiberri baserritik Galartzarako zubiraino doanarena. Azken horri eragingo dio autobideak, errepide berria egiten denean, bidegorria berregingo da. Bestalde, Bergararaino doan zatia ere orduan egiteko asmoa dago.
Arrasateri dagokionez, Diputazioko teknikariak azaldu du San Andres eta Takolo ingurunean enpresen eta errepidearen arteko lotura ez dela ona, eta zati horretan aurreikusita dauden egokitzapenek eragina izango dutela. Martikorenaren esanetan, Diputazioko Azpiegitura Sailak eta Arrasateko Udalak konponbidea bilatuko diote zati horri.
Mugaraino lanean
Azkenik, Eskoriatzako Aingeru Guardatik Arabako mugaraino doan proiektuarekin ere lanean dabiltza. Honakoa esan digu: "Proiektua biribildu dugu. Bidearen nekazaritza eta abeltzaintzako erabilera eta kudeaketari buruzko plana egin dugu". Dena dela, zati hori noizko egongo den esaten du ez jakin izan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario