domingo, 26 de junio de 2011

KORPUS EGUNA



Erlijioa, tradizioa eta folklorea bat eginda Corpus jaietan
2011-06-26 15:29:00 Amaia Txintxurreta
Fernando Diazek eman dio bizia San Migeli bosgarren urtez eta oraingoan lasai zegoela aitortu digu: "Pozik nago San Migel irudikatuko dudalako eta aurten ez nago urduri". Lan ederra egin du, beste behin. Dantzariak ere mundial aritu dira kriskitinek markatutako erritmoan atzera eta aurrera. Txistulariak eta bandako kideak ere ondo baino hobeto egin dute euren lana. Apostoluak, bestalde, ileorde berriak jantzita irten dira prozesioan eta maskara eraberrituekin. Herritarrek gustura bizi dituzte aurtengo Corpus jaiak.

ARGAZKIAK HEMEN IKUSI

No hay comentarios:

Publicar un comentario