miércoles, 22 de junio de 2011

San Martingo etxeetarako zerrenda ikusgai



2011-06-22 15:46:16 Mireia Bikuña
San Martin auzo 4 eta 5 zenbakietan egin behar dituzten babes ofizialeko 26 etxeen zozketarako onartu duten zerrenda ikusgai dago Santa Anako beiratean. Etxebidek emandako zerrendan 169 eskatzaile jaso dituzte.

Interesatuek zerrenda ikusi eta akatsen bat badago, alegazioak aurkezteko epea dute uztailaren 7ra arte. Epea bukatuta alegazioak aztertu eta zozketarako eguna zehaztuko dute. Udal arduradunek esan digute "ziurrenik" uztailean egingo dutela zozketa.
San Martin 4 eta 5 zenbakietan 30 etxe egingo dituzte. Horietaik lau desjabetze egoeran daudenen artean banatuko dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario