miércoles, 1 de junio de 2011

BILLDU.OÑATI.

Bildu: "Botoa eman diguten herritarrei ez diegu hutsik egingo"
2011-06-01 10:13:58 Mireia Bikuña
Bilduk agerraldia egin zuen atzo, martitzena, udal hauteskundeen balorazioa egiteko. Maiatzaren 22a egun berezia izan zela esan zuten: "Bilduko hautagaitza osatzen dugunondako egun berezia izan zen. Batez ere, aurretik egindako lanaren fruituak emaitzetan islatu zirelako. Harro gaude Oñatik emandako erantzunarekin", esan zuen Mikel Biainek.

Bilduk 3.308 boto eta 11 zinegotzi lortu zituen. Eurek ere ez zituzten espero halako emaitzak. "Ardura garrantzitsu bat hartzen dugu gure gain. Herriak ozen esan du aldaketa politiko eta soziala gura duela, eta orain guri dagokigu aldaketa horrekin hastea, udaletxetik", esan zuten.
Aldaketarako lehen pausuetako bat eredu parte-hartzailea bultzatzea izango da."Gure lehentasuna parte-hartzea izanik, berau gauzatzeko bitartekoak jarriko ditugu. Herritarrendako, eragileendako eta udaletik kanpo geratu diren gainerako alderdiendako ateak zabalik egongo dira", azpimarratu zuen Biainek.

Pazientzia

Lanerako "gogotsu" daudela esan zuten, baina herritarrei pazientzia eskatu ziete. "Berriak gara udal administrazioan eta denbora beharko dugu. Boto eman digutenei ez diegu hutsik egingo. Euren konfiantza biziki eskertzen dugu", esan zuen Mikel Biainek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario