Manolo Cambeses: "Txikiteoa asko aldatu da: egun egiten dena askoz selektiboagoa da"
2011-06-05 00:00:00 Mireia Bikuña
Manolo Cambeses (1954, Loña, Ourense) orain dela 38 urte heldu zen Oñatira. Emaztearen gurasoek zeukaten tabernan hasi zen lanean, eta egun, bertan dihardu. Herrian Galitziko Manolo moduan ezagutzen dute gehienek. Harekin egin dugu berba herriak izan duen bilakaeraz, krisiaz eta haren amaginarreba Encarnak egiten zuen olagarroaren sekretuaz.
Nola heldu zen Ourenseko mutila Oñatira?
Aitaginarreba Loñakoa zen, eta oporretan joan ziren urte baten, gerora emaztea izango zena ezagutu nuen. Ezkondu aurretik etorri nintzen Oñatira. Hemen ezkondu ginen.
Eta zuzenean tabernara sartu zinen.
Galizia tabernak 58 urte bete berri ditu eta nik 57 dauzkat. Hori horrela, ibilbide luzea egin du tabernak.
Galizia eta Euskal Herria oso antzekoak dira eguraldiari eta naturari dagokionez. Baina aldaketarik sumatu zenuen?
Egia da, ezaugarri antzerakoak dituzten lurraldeak dira. Hasieratik gustura sentitu nintzen, eta horren lekuko da Oñatin geratu ginela.
Nolako bilakaera izan du tabernak?
Gizartea moduan, asko aldatu da. Tabernan lanean hasi ginenean eguneko menu asko ematen genituen. Hijos de Juan de Garaiko langile asko etortzen ziren gurera. Bestalde, orduan egiten ziren txikiteoak ikaragarriak ziren. Txikiteorako tradizio izugarria zegoen. Koadrila asko ibiltzen ziren eta bezero fidelak genituen.
Eta txikiteoa zenbat aldatu da?
Kopuru aldetik, askoz pertsona gutxiago ibiltzen da egunero. Baina badira txikiteoa atsegin dutenak. Esango nuke txikiteoa asko aldatu dela. Egungoa selektiboagoa da. Guregana datozen bezero asko ardoak probatzera datoz.
Krisia nabaritu duzue?
Askorik ez. Oñati leku pribilegiatua da. Langabezia tasa oso txikia dago. Akaso, nabaritu dugu ardo on gutxiago zerbitzatzen dugula. Dena den, krisiaren aurretik pintxoa jaten zuenak orain ere jaten du.
Olagarroa zuen eskutik heldu zen Oñatira.
Hala da. Amaginarreba Encarna hasi zen olagarroa prestatzen, eta harrera ona izan zuen.
Zein da Galizia tabernako olagarroaren sekretua?
Ba, sekretua da. Olagarro plater gozoa egiteko, prestatzeko modua inportantea da, baina olagarroa ona izatea ezinbestekoa da. Guk Vigotik ekartzen dugu, baina leku askotan, Galiziako olagarroa dela esanez saltzen dizute, eta Mexikotik edo Kubatik ekarritakoak dira. Kolorean, tentakuluen eta buruaren forman... antzeman daiteke Galiziakoak ez direla. Eta, zer esanik ez, dastatzeko orduan. Zaporea eta testura oso bestelakoak dira. Olagarroak itsaso basatikoa izan behar du.
Sekretua belaunaldiz belaunaldi gordeko duzue.
Bai, hala da. Dena den, ez da aparteko ezer behar olagarro gozoa prestatzeko.
Lehen barra atzean, orain sukaldean. Beti amantalarekin. Bezeroekin adeitsu. Hori da zuri buruz dudan ikuspegia. Baina ze beste zaletasun dituzu?
Asko. Lanak ordu asko kentzen dizkit. Taberna familiako negozioa denez, guztioak dihardugu han, eta, halabeharrez, zaindu egin behar dugu. Baina Galitziko Manolo-k beste hainbat zaletasun ere baditu: adibidez, Errioxara askotan joaten naiz, batez ere Dueroko Erriberako jatorri izena duten ardoak probatzera. Ardoaren mundua zaletasuna da niretzat. Bestalde, asko irakurtzen dut. Baditut zaletasunak. Familiari eta aisialdiari lekua egin behar zaie.
Familiako taberna izanda, noiz hartzen dituzue oporrak?
Beti abuztuan: erdiko bi asteetan taberna ixten dugu eta oporretan joaten gara Galiziara.
Gustura egongo zara Bartzelonak Txapeldunen Liga irabazi duelako.
Bai. Bartzelonazalea naiz, baina ez naiz jarraitzaile sutsu horietakoa. Real Madrilgo jarraitzaile diren askoren laguna naiz, eta, modu sanoan, tira-birak izaten ditugu.
Zer moduz Tabakoaren Legearekin?
Ondo. Bezeroak segidan ohitu ziren, eta guk ez dugu arazorik izan inorekin.

No hay comentarios:
Publicar un comentario