2011-06-30 19:49:10 Xabi Urzelai
Tourrera joan aurreko egunak estresanteak izaten dira: "Deseatzen nago hegazkina hartzeko, eta lasterketa hasteko", diosku Irizarrek, egunotan hainbat konpromiso bete behar izan dituelako; kazetariekin, taldekideekin... Velascok, berriz, azken ordura arte korritu behar izan du; domekan Espainiako Txapelketan egon zen. Tarte bat hartu dute gurekin, "Tourra hasi aurretik azken kafe lasaia". Etzi, zapatua, historian lehenengoz izango dira bi debagoiendar Tourreko irteera puntuan. Hemen elkarrizketaren zati bat, osorik, egubakoitzeko Goiena paperean.
Markel, Tourrera lehenengoz.
Markel: Gogoz nengoen. Euskaltel-Euskadin nengoenean zail ikusten nuen Tourrera joan ahal izatea, eta errespetu guztiarekin, RadioShack taldeak fitxatu ninduenean ia erabat baztertu nuen aukera hori, talde honetan maila oso handiko ziklistak daudelako eta oso zail ikusten nuelako aukeratuen artean egotea. Arrazoi askorengatik, aparteko ilusioa egiten dit Tourra korritzeak.
Hasteko, horrelako talde indartsuan, aukeratuen artean zaudelako.
Markel: Izan ere, ni eta Mura [Dmitriy Muravyev] kenduta ikusi gainontzekoak zeintzuk diren... Uste dut irteera puntuan elkarri begiratuko diogula, eta zera pasako zaigula burutik... ederrean sartu gaituzu Johan! [Barre]. Taldeko bost kidek hamar onenen artean amaitu dute Tourra, etapak irabazi dituztenak daude; oso talde indartsua dugu eta izugarria da bertan egotea.
Iban, zuk bigarren edizioa duzu Tourrean. Eman diozu Irizarri gomendiorik?
Iban: Egia esan Tourraren gainean ibili gara berbetan, baina Markelek ondo ezagutzen ditu hiru asteko itzuliak, Giroan eta Vueltan egon delako. Egia da Tourra beste kontu bat dela, ez ibilbidea gogorragoa delako, baina bai ziklista onenak batzen dituelako, eta denek ondo prestatzen duten proba delako.
Horrekin batera, Tourrean sekulako tentsioa egoten da, lehenengo kilometrotik hasita; denek nahi izaten dute aurrean joan, ihesaldietan sartu... Tourrean dena da garrantzitsua, eta egunak aurrera joan ahala tentsio hori igarri egiten du gorputzak.
Besteak beste, inon baino komunikabide gehiago egoten delako detaile bakoitza zaintzen.
Markel: Tentsio horren zergatia garbia da, nire ustez. Liderrek ezin dute denbora galdu, eta horretarako aurrean egon behar dute. Baliteke, esaterako, Velasco edo Amets [Txurruka] moduko ziklistak lehenengo astean tropelaren atzealdean joatea, lasaiago, eurek mendian egin beharko dutelako lan. Nire liderrak aurrean egoteko, baina, nik ere hor egon behar dut, eta arriskuak hartu.
Pentsa, guk lau lider ditugu, eta beste bizpahiru gizon eurei laguntzen, dagoeneko sei-zazpi pertsona aurreko postuetan. Eta, talde bakoitzean batuketa bera egiten badugu, tropelean 60 lagun inguru lasai samar joango dira, atzean, baina beste 100 ziklista aurrean egon nahian ibiliko dira; eta 100 lagun inguru errotonda baten, eta zorua bustita badago... Egia da horrela ibiltzera ohituta gaudela, baina norbaitek akats txikiena egiten badu, haren atzetik doazen 40 lagunak lurrera doaz.
Lautadan tokatuko zaio bati lan egitea, malda gora besteari. Baina, biak taldearendako lanera.
Markel: Bai, gure kasa ibiltzeko aukera gutxi izango dugu. Nik lehenengo astean gogotik egin beharko dut lan, lautadan liderrak babestu beharko ditut. Imajinatzen dut mendira iritsi arte Velasco ezkutuan joango dela.
Iban: Samuelen ondoan egotea dagokit niri, malda gora ondo dabiltzan ziklistak ditugu taldean, baina nik ere lan hori egin beharko dut. Eta gustura noa, Samuk adierazi digu gorputzaldi onean dagoela, ondo sentitzen dela; eta Samuk oso ondo ezagutzen du bere burua; horren fama du zikliston artean.
......................................
'Tropela.net' edo Xantiniren porra, Tourra jarraitzeko bi modu
Zapatuan hasiko dute Tourra, eta lasterketa jarraitzeko, eta posturak egiteko aukera eskainiko dute bi porra horiek, Tropela.net-ek sarean, eta Xantiniren porra ezagunak, Monte eta Estrella tabernatan.Tropela Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da. Euren helburua euskara eta teknologia berriak uztartzea da, eta txirrindularitzarako afizioa erabiltzen dute aitzakia modura. Aurten errekorra gainditu nahi dute, 11.500 kiniela gaindituz (doan da).
Eta bestalde, Monte eta Estrella tabernan ere sekulako arrakasta duen porra egingo du Xantini taldeak, urtero moduan. Domekan 14:00ak arte hartuko dituzte apustuak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario