Beroak astindutako afrikarren lasterketa azkarra
2011-06-26 11:19:58 Aitziber Aranburuzabala
Eguzkiak astindutako lasterketa izan zen atzo bederatzigarren aldiz jokatutako Oñatiko Korpus lasterketa; hala ere, ordu erdi eskaxean helmugaratu ziren podiuma egin zuten korrikalariak. Amos Kaptich keniarra izan zen lehena (29:47:00); Eritreako Amanuel Meselek eskuratu zuen bigarren postua (30:02:00); eta Youness Ait Hadi marokoarra (30:16:00) izan zen hirugarrena.
Zirkuitua mugatzen zuten hesien bi aldeak ikusleek hartuta zeuden; horiek ere, eguzki izpi gogorrei aurre eginez, lasterketan sartuta zeuden zeharo, txalo eta oihuekin gogoz animatzen zuten afrikarrak protagonista ziren lasterketan. Lasterketa amaituta, antolatzaileak pozik zeuden aurtengoak emandakoarekin. Datorren urtean, hamargarrena, prestatuko dutela agindu zuten atzokoan parte hartu eta laguntzaile lanetan jardun zuten guztiei eskerrak emanda.
sábado, 25 de junio de 2011
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario