2011-06-02 11:52:51 Amaia Txintxurreta
Hiru emakume zuzendarik euren ibilbide profesionalaren gaineko esperientziak kontatu dizkiete ekitaldira joan diren 30 ikasle eta irakasle ingururi, eta antolatzaileak pozik gelditu dira ekitaldiak izan duen harrerarekin.
Emakundek aurten zortzigarren aldiz antolatu du Berdintasunerako Gunea; horren barruan erakunde desberdinek ekintzak antolatuko dituzte ekainaren 21era bitartean. Gaur, Oñatiko Enpresagintza fakultatean emakume zuzendariekin gosaria egin dute eta ikasle eta zuzendariak elkartzeko egindako laneko gosari horretan 30 lagun inguru elkartu dira.
Hiru emakume zuzendari
Hiru emakume zuzendari izan dira gosarian: Nuria Agirre Caja Laboraleko pertsonaleko zuzendaria, Nekane Arratibel HUHEZIko dekanoa eta Mirari Zilaurren Lanako lehendakaria. Perfil desberdinetako hiru emakume horiek txandaka hiru mahaien bueltan izan dira euren ibilbide profesionalaren berri emateko eta ikasleek aukera izan dute euren zalantzak emakume zuzendariei kontatzeko eta erantzunak jasotzeko.
Gizonezkoak ere bai
Gizonezkoak ere animatu dira berdintasunaren gosarira joaten; bai ikasleak eta baita irakasleak ere.
Antolatzaileak pozik
Antolatzaileak gainera, gosariak izan duen harrerarekin oso gustura gelditu dira.
Berdintasun plana
Hau ez da fakultatean berdintasunaren aldeko ekintzak antolatzen dituzten lehenengo aldia; orain dela bi urte sortu zuten berdintasun plana eta horren barruan ekintza ugari egin dituzte. Besteak beste, aurreko urteko Berdintasun Gunean langileekin workcoffee bat egin zuten eta apirilean Berdintxiketan bikote mistoen lasterketa antolatu zuten emakumeak kirolera hurbiltzeko.
Esan moduan, gaurko ekitaldia ez da izan Enpresagintza fakultatean berdintasunaren alde egiten duten lehenengoa eta espero dute azkena ere ez izatea.

No hay comentarios:
Publicar un comentario