miércoles, 15 de junio de 2011

2011KO SAN MIGEL JAIAK.PROGRAMAREN AZALA AUKERATZEKO LEHIAKETA



Oñatiko Udaleko Kultura Batzordeak jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du.

OINARRIAK

1. Lehiaketa honetan parte hartzeko oñatiarra izan edo Oñatin bizi beharra dago.
2. Erabili daitekeen teknika librea izango da.
3. Ezinbestekoa da ondorengo testua agertzea:

OÑATIKO JAIXAK 2011

4. Lanak aurkezteko epea 2011ko uztailaren 15a izango da eta lanak Turismo Bulegoan edo Kultur Etxean entregatu beharko dira.
5. Mailak:
 Gaztetxoak, 12 urtera bitartekoak
 Nagusiak
6. Sariak:
 Gaztetxoak: opariak eta argitalpena
 Nagusiak: 1. Saria, 350 euro
7. Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira eta atzeko aldean “lema“ eraman beharko du. Honekin batera, sobre itxi batean partehartzailearen datu pertsonalak eta NANaren fotokopia aurkeztuko dira, eta sobrearen gainean lanaren “lema“ jarriko da.
8. Saritu gabeko lanak, epaimahaiak erabakia jakinarazi ondoren jaso ahal izango dira. Horretarako 30 egunetako epea izango da. Aipatutako epean lanak jaso ezean, egileak galdutzat eman dituela pentsatuko du Udalak, ondorioz, egileari inolako eskubiderik aitortu eta ordainik eman gabe, egoki irizten dion moduan erabiliko ditu.
9. Saritutako lanak Udalaren eskuetan geldituko dira, halaber, inprimatzeko, argitaratzeko, ezagutarazteko eta gainontzeko eskubide guztiak berak izango ditu.
10. Lehiaketara aurkezteak, oinarriak goitik behera onartzea suposatzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario