lunes, 13 de junio de 2011

Batzar nagusietako gure ordezkariak

Eratu berri diren Gipuzkoako Batzar nagusietan, Rebeka Ubera elgetarra izango da idazkaria
2011-06-13 13:26:52 Imanol Gallego
Lohitzune Txarola (Bildu) hautagaia aukeratu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente eta alderdi guztiek horrela erabaki ostean mahaian denek ordezkaritza izan dezaten.

Itun hori dela eta, Txarola, Eusko Alkartasunekoa, izan da Batzar Nagusietako presidentegai bakarra. Bigarren bozketan aukeratu dute gehiengo sinplez, Bilduren 22 batzarkideen eta Aralarreko bakarraren botoak jasota. Eider Mendoza, EAJkoa, izango da lehenengo presidenteorde; Julio Astudillo, PSE-Eekoa, bigarren presidenteordea; eta idazkaritzan egongo dira Iñigo Manrique (PP) eta Rebeka Ubera (Aralar).



Bederatzi dira Gipuzkoako batzarkide debagoiendarrak: Ander Rodriguez, Mikel Biain, Goizane Arana eta Amaia Larrañaga (Bildu); Aintzane Oiarbide eta Ainhoa Galdos (EAJ); eta Rebeka Ubera (Aralar). Bestalde, Donostialdea barrutian, beste bi batzarkide debagoiendar: Martin Garitano bergararra (Bildu) eta Rafaela Romero (PSE-EE) arrasatearra.



Gipuzkoako Batzar Nagusiek 15 lan eguneko epea izango dute ahaldun nagusi bat aukeratzeko osoko bilkura deitzeko.





Gainontzeko batzar nagusi eta parlamentuak

Bildu Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaitik kanpo utzi dute, foru hauteskundeetan bigarren indar bozkatuena izan bada ere. Hain zuzen ere, EAJk bost postu izango ditu Mahaian, eta PSE-EEk eta PPk, bana.



Foru hauteskundeetan, EAJk 22 batzarkide lortu zituen, Bilduk 12, PSE-EEk 9 eta PPk 8. Gernikako Juntetxean Bizkaiko Batzar Nagusiak osatzeko saioa egin dute gaur. Ahaldun nagusia, baina, aste batzuk barru aukeratuko dute.



Nafarroako Parlamentua eta Arabako Batzar Nagusietako mahaia eguaztenean osatuko dituzte. Arabako kasuan, gainera, Lurralde Jareetako barrutitik, Iñaki Nafarrate (EAJ) aramaioarra izango da Debagoieneko batzarkide bakarra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario