jueves, 27 de junio de 2013

MARKEL IRIZAR,gertu.


2013-06-26 13:40:15
Korsikara joan aurretik Oñati Irratian izan da gaur goizean

"Taldearentzat lana egitea da aurrena, baina nire aukera bilatuko dut


Hiru egun besterik ez dira falta munduko txirrindulari probarik entsutetsuenari hasiera emateko. Frantziako Tourrak mende bat beteko du aurtengoan eta urtero bezalaxe sekulako ikusmina piztu du. Mundu mailako txirrindularirik onenak bilduko dituen lasterketa, larunbatean hasiko da Korsikan eta 21 etapa ezberdin egin ondoren, uztailaren 21an amaituko da Parisen.








Iazko irabazlea ez da irteeran izango, baina horrek ez du esan nahi aurtengoan hautagairik falta izango direnik. Froome, Contador, Valverde, Evans, Purito, Van Garderen...zerrenda oso luzea izan daiteke, baina adituen ustez, Chris Froome Britaniarra da guztien gainetik aipatu beharreko izena, ahalmena soberan erakutsi duelako eta sekulako talde puska ere baduelako.







Markel Irizar gertu

Izar guzti horien artean, Oñatiko herriak ordezkari bat izango du Frantziar errepidetan. Markel Irizar txantxikuarra Radioschack Leopard taldean ikusiko baitugu. Bere bigarren partehartzea izango da Frantzian (2011 ere izan zen). Gaur goizean bertan abiatu dira Korsika aldera eta hegazkinean sartu aurretik, Oñati Irratian elkarrizketatu dute. Besteak beste, sasoi puntu oso onean iritsiko dela baieztatu du Irizarrek: "Oso ondo aurkitzen naiz. Sasoi puntu onean iritsi naiz Tourrera eta lan polita egin dezakegula uste dut". Gure bi gizon garrantzitsuenentzat -Haimar eta Andy- lana egitea egokituko zait, baina egunen batean ihesaldi batean sartzeko aukera ere baliatu nahiko nuke. Saiatuko naiz, betiere talde lana nire lan indibidualaren gainetik egongo den arren". Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai.



No hay comentarios:

Publicar un comentario