Eka. 18, 2013, 9:54 a.m. Leire Kortabarria
Julian Aiastui eta Jexus Urmeneta |
Bergaran bizi arren, oñatiar peto-petoak dira Olakuako jaietako mus txapelketako irabazleak: Julian Aiastui (90 urte) eta Jexus Urmeneta. Jexus ezaguna da, besteak beste, errekadista lanean ibili izan delako ia 30 urtean.
Jexus Urmenetak eta Julian aitaginarrebak txapela jantzi zuten, beste 19 bikoteri nagusituta. Julian Zubillagako Farretxe baserrikoa da eta Enara kooperatiban urte askoan lan egindakoa, eta Jexus Trianakoa da baina badira sei urte Bergaran bizi dela.
Bigarren gelditu ziren, nahiz eta oso ondo jokatu, Arantzazuko Joxe Ramon Ugarte eta Angiozarko Iñaki Arantzabal.
Zorionak txapeldunei!
No hay comentarios:
Publicar un comentario