Larraitz Ugarte Azpiegiturak eta Mugikortasun Foru Diputatuak Oñati eta San Prudentzio artean jarriko den autobus lanzadera zerbitzua aurkeztu zuen atzo
2013/06/19
Uztailaren 1ean jarriko da martxan Oñatitik hiriburuetara joateko lotura-autobus zerbitzu berria San Prudentziora. Bertan, Gasteiza, Donostiara edo Bilbora eta Loiuko aireportura doazen autobusak hartu ahal izango dira.
Ibilbide hauek, MUGI txartel bakarra erabiliz ordaindu ahal izango dira. Gainera, San Prudentzion autobusa aldatzen bada ere, Oñatitik nahi dugun hiriburu horretarainoko bidaia bidaia bakar moduan kontabilizatuko da horrek dituen abantaila ekonomiko guztiekin. Zerbitzu berri honen helburua bikoitza da: Arrasate-Bergara bailarako lotura ardatzarekiko, eta bertatik hiriburuetara joateko, garraio publiko arloan Oñatik izan duen gabezia bete eta bide batez, tarifa merkeagoa ordainduz bidaiatu ahal izatea.
Autobus zerbitzu ezberdinen arteko lotura egin ahal izateko, Arrasate eta Bergara artean autopistaz ibili diren autobusek ohiko errepidetik egingo dute ibilbideai eta San Prudentzioko geltoki berrian dauden bidaiariak hartuko dituzte. San Prudentzioko geltokia, datozen egunotan egokituko du Diputazioak.
Oñatik, Debagoienatik Loiuko aireportura joan etorria egiten duen autobusarekin ere lotura izango du aurrerantzean. Aukera, bikoitza izango da: San Prudentzioko geltokira hurbilduta edota txartela aurrez hartu ezkero, Oñatin bertan. Oñatitik txartel erreserba dagoela ikusten denean, aireporturako zerbitzua egiten duen autobusa Oñatira etorriko da eta bidaiaria bertan hartuko du Larraitz Ugartek azaldu zuenez.
Oñati eta San Prudentziorako autobus zerbitzua, goizeko 6.05etan hasiko da eta gaueko 22.05etan amaituko da. Tarte horretan, ordu erdiro irtengo dira. San Prudentziotik Oñatira etortzeko berriz, goizeko 6.20tan izango da lehenengo autobusa eta azkena, gaueko 22.20tan. Oñati eta San Prudentzio arteko autobus linea berriak, ohiko geltokiak izango ditu: Olakua-San Lorentzo, Kalegoiena, Posta bulego aurrealdea, Madalena, Zubillaga eta San Prudentzio.
Autobus lanzadera zerbitzu honek ez dio eragingo lehendik indartuta dagoen Oñati eta Legazpi-Zumarraga arteko zerbitzuari. Hori bere horretan mantenduko da eta trenarekin egun dagoen lotura mantenduko da. Baina autobus lotura berria trenarekiko konpetitiboa izango dela azaldu zuen azpiegiturak eta mugikortasun foru diputatuak merkeagoa izango baita.
Oñati eta San Prudentzio arteko autobus linea berria uztailaren 1ean jarriko da martxan.
Zerbitzuak etorkizuna izan dezan herritarrak autobus hauek erabiltzera animatu zituen.
Iturria: Oñati irratia
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario