Asteburuan Autonomien arteko txapelketa ospatuko da Xixonen
Mikel Ugarte oñatiarra Euskal Selekziora deitu dute
Larunbat eta igande honetan Autonomien arteko triatloi Txapelketa ospatuko dute Xixon-en (Asturias). Bertan Euskal Selekzioak emakumezkoen eta gizonezkoen taldearekin 12 ordezkari eramango ditu lehiaketara.
Mikel, aurtengo triatloi batean uretatik irtetzen |
Gizonezkoen selekzioan oñatiar bat izango da; Mikel Ugarte. Denboraldi bikaina osatzen ari da triatleta gaztea eta konbokatoria honekin, merezitako errekonozimendua iritsi zaio. Irteera gaur bertan egingo dute, arratsalde partean, eta ondoren Xixon-eko Hotel Begoñan hartuko dute ostatu. Sprint distantzian (750-20-5) lehiatuko dira larunbat arratsaldean eta asteburua Asturias aldean igaro ondoren, igandean bueltatuko da espedizioa Euskal Herrira.
Hemen daukazue txapelketaren inguruko informazio guztia:
No hay comentarios:
Publicar un comentario