50 urteko gizonezko oñatiarra inputatu dute, edukiontzien erreketen egilea delakoan
Atzo, eguena, arratsaldean, beste hiru edukiontzi erre zituzten Oñatin. Oraingoan, baina, Udal Gobernuak jakitera eman duenez, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak pertsona bat atzeman zuten gertakarietako bat izandako lekuan, sute horien arduradun izan litekeelakoan. Identifikazio lanak egin ostean, pertsona hori inputatu egin dute eta diligentziak hasi. Udal Gobernu Taldetik Udaltzaingoa eta herri kolaborazioa zoriondu dituzte, hiru hilabete pasatxoan pisten atzetik egon izanak eman duelako azkenik bere fruitua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario