Autoa etxean utzi dutenentzat, gosaria
Ira. 20, 2013, 8:46 a.m. Txomin Madina
Eskolara bidean zihoazen gaztetxoei gosaria ematen |
Mugikortasun Astearen barruan Autorik Gabeko Eguna da gaur Oñatin, eta horren ondorioz erdiguneko kaleak itxita egongo dira egun guztian zehar motordun ibilgailuendako. Ekimen honen bueltan, goizean lanera edo eskolara bizikletan, oinez edo patinetean joan direnek izan dute saria: gosaria. Izan ere, Txaketuako bidegurutzean egon dira hainbat zinegotzi eta Txirrinka elkarteko kide bertatik pasa direnei eguneko lehen otordua ematen. Bizikletan joan direnek txirrina ere eroan dute etxera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario